Lamia, Baztan ibaiaren uholdeei dagozkien larrialdi eta alerten kudeatzailea
Lamiaren helburua Baztan ibaiak gainezka egitean eragindako kalteak aurreikusi eta txikiagotzea da, horretarako egoerari aurrea hartu eta uholde-arriskuen berri emanez. Softwareak denbora errealean biltzen ditu Baztan ibaiaren ur-emariak neurtzeko Erratzu eta Oharrizen kokatutako estazioek bidalitako datuak, baita Iñarbegi eta Gorramendiko plubiometria erregistroak ere. Denbora errealean bildutako informazio honi esker, aplikazioa gai da automatikoki aktibatzeko Uholdeei aurre egiteko Baztango Udal Planean bereizten diren larrialdi egoera desberdinak.
H2OGurea Proiektua
H2OGurea Proiektua (EFA062/15) Eskualde Garapeneko Europar Funtsak (Feder) finantzatzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzarako Programa Operatiboaren bitartez (POCTEFA 2014-20).
Uholdeak jasateko arriskuan zaude?
Alta eman ezazu SMS zerbitzu honetan eta jaso Baztan ibaiak ERRATZU, ELBETE, ELIZONDO eta ORONOZ-MUGAIRItik pasatzean sortu ditzakeen uholde-arriskuen inguruko oharrak.